Igandea 7 Apirila, Korrika Amsterdam – 15:00 -tik 19:00 -ra
Kaixo Korrika lagunak!
Badakizuenez, Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. http://www.korrika.eus/en/
Aurten, lehenego aldiz, Amsterdamera ere iritsiko da Korrika! Apirilaren 7an igandean 13etan elkartu eta Herbeheretako hiriburuko kaleak zeharkatuko ditugu euskararen alde. Dam-en hasiko da lasterketa eta Oosterpark-eraino iritsiko gera. 4 kilometro besterik ez dira eta denak batera jutearren erritmoa oso lasaia izango da, beraz ez izan beldurrik eta animatu zaitezte!
Ondoren, 15ak aldera, Joe´s Garagera hurbilduko gera ekitaldiarekin jarraitzeko. Bertan Holandan bizi izan ditugun bizipenak eta esperientziak partekatu, lehiaketatxoren bat egin (irrintzi lehiaketa, mus txapelketa etab.) eta euskal kantak dantzatu eta abestuko ditugu.
Bi aste besterik ez dira falta! Bazatoz?
Tipi tapa tipi tapa KORRIKA!
korrikaamsterdam [at] gmail [dot] com
Sunday April 7th 2019, Korrika Amsterdam, from 15:00 till 19:00.
Hi Korrika friends! KORRIKA is an important event hold in the Basque Country that aims to boost awareness of the Basque language and raise funds to support “Euskaltegi´s” (schools where Euskera is taught). It is a non-stop run that crosses the whole Basque Country in 11 days. http://www.korrika.eus/en/
And this year Korrika will come to Amsterdam for the first time! We will meet and run through the streets of the capital of the Netherlands, as our friends will do in the Basque Country. The run will take place on Sunday, 7th of April and it will start at 13:00 in Dam Square. It will not be more than 4km long and the pace will be really slow so that we can go all as a group. Therefore, you don’t need to be super athletic to join!
As we said, we will start in Dam and end up in Oosterpark… but this is not finished! After the run, we will meet at Joe´s Garage (https://joesgarage.nl/), where we will continue the community reunion, sharing our basque experiences in the Netherlands, playing a PubQuiz and hopefully singing Basque songs and dances all together!
Come and join us, we hope to see you there! contact: korrikaamsterdam [at] gmail [dot] com